Bigarren eguna
Gure gelako lehiotik haurrak eskolara iristen ikusi ditugu, gehientsuenak biziketa eder batzuetan Hotelean gure lehen gosaria egin dugu, Adeleren lehen Buffet gosaria. Dena organikoa eta mundiala: Gaur eguna unibertsitatean pasa dugu. Haseran ongietorri bat egin digute, musika eta dantza eta guzti Unibertsitateko tokirik esanguratsuenak erakutsi dizkigute: Play Lab, gimnasioa eta terraza batean duten saski kantxa zoragarri bat. Hemen ikasteko gogoa sartu zait: Material birziklatuetakin ere egiten dituzten diseinu probak erakutsi dizkigute. Zoragarria Eta jarraian bazkaltzera joan gara unibertsitateko "kantinara". Dena begetarianoa eta hemengo prezioen arabera oso merkea. Buffet moduko bat baina pisuaren arabera ordaintzen zenuen: platerean nahi duzuna jarri, pisatu eta ordaindu. oso ideia ona Bazkaldu ondoren hitzaldiak izan ditugu. Oso interesagarriak eta Adeletxeo txapeldun bat izan da, Ghanako lagunak, Turkiarrak eta baita italiarrak ere egin ditugu. adeletk pults...