Bigarren eguna
Gure gelako lehiotik haurrak eskolara iristen ikusi ditugu, gehientsuenak biziketa eder batzuetan
Hotelean gure lehen gosaria egin dugu, Adeleren lehen Buffet gosaria. Dena organikoa eta mundiala:
Gaur eguna unibertsitatean pasa dugu. Haseran ongietorri bat egin digute, musika eta dantza eta guzti
Unibertsitateko tokirik esanguratsuenak erakutsi dizkigute: Play Lab, gimnasioa eta terraza batean duten saski kantxa zoragarri bat. Hemen ikasteko gogoa sartu zait:
Material birziklatuetakin ere egiten dituzten diseinu probak erakutsi dizkigute. Zoragarria
Eta jarraian bazkaltzera joan gara unibertsitateko "kantinara". Dena begetarianoa eta hemengo prezioen arabera oso merkea. Buffet moduko bat baina pisuaren arabera ordaintzen zenuen: platerean nahi duzuna jarri, pisatu eta ordaindu. oso ideia ona
Bazkaldu ondoren hitzaldiak izan ditugu. Oso interesagarriak eta Adeletxeo txapeldun bat izan da, Ghanako lagunak, Turkiarrak eta baita italiarrak ere egin ditugu. adeletk pultseratxoak egin dizkie bitartean:
Eguna bukatzeko gure Carsberg auzotik tour bat egin digute hemengo bi ikaslek. Zaldiak eta guzti dituzte Campusean, garai batean garagoardoa egiteko eta garraiatzeko erabiltzen zituzten zaldien oroigarri:
Bihar goizean Turkiarrarekin gelditu gara Sirenita eta erdikaldea piska bat ezagutzeko, gero 13:30etan Sabinerekin gelditua baitnaiz datorren ikasturtean gurera datorren ikasle bati laguntzeko. Gero hitzaldiak eta afaria eta dantza. Ea zer topatzen dugun biharko egunean
Comentarios
Publicar un comentario