Lehen eguna
Goizeko lauetan etxetik abiatu, autobus geltokira eraman gaitu Albertok, 5etan autobusa hartu eta 6:15 Loiun geunden.
Segurtasuna pasa eta hegazkinera igo gara puntual puntual
Azkenean Copenhagera iritsi gara. Aeroportuan hamaika buelta eman ondoren (trena eta metroa hartzeaz gain, behin edo behin bide txarra aukeratu genuen) hiri erdian dagoen hotelera iritsi gara (Hotel Ottilia)
hotela garai bateko garagardotegi bat zen, oso ondo egokitu eta berritu dute.
Kale buelta pare bat eman ditugu (Zoo kanpokaldetik animalia ugari ikusi dugu, elefante,lepoluzea, flamenakoa, tximua, errinozerontea,zebra...) bazkaldu aurretik eta ondoren eta hiriaren giro eder hori dastatu dugu. Kalean jende asko egoten da zerbait hartzen, parkean lagunekin hizketan eta haurrentzat ere txoko oso politak ikusi ditugu
Comentarios
Publicar un comentario